XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mukurutu, adj. mukuru ad.-aren era perfektoa.

mukurutze, iz. mukuru ad.-aren aditz-izena.

mulko, iz. (ipar.) Mordo, pila.

multzo, iz. (Edozein eratako batasuna osatzen duten gauzen osotasuna). ik. moltso (bizk.), talde.

multzo, multzotu, multzotzen, multzotuko, du ad. (Definizioa finkatzeko eragozpenak).

multzotu, adj. multzo ad.-aren era perfektoa.

multzotze, iz. multzo ad.-aren aditz-izena.

mun, iz. Zerbait edo pertsona bat (aurpegitik kanpo), maitasuna edo begirunea erakustearren, ezpain itxiez ukitzeko egintza. ik. musu.

Mun egin: Eskuan mun egin zion.

Gurutze Sainduari mun egiteko.

mundu, iz. Diren gauza guztien multzoa.

Zazpi egunetan sortu zuen Jainkoak mundua.

Munduaren bukaera.

Mundua mundu denez gero, mundua mundu deino, betidanik.

Mundu-ikuskera.

Bizi garen planeta.

Munduari bira ematen.

Munduaren bost zatiak.

Munduko gauzarik hoberena.

Munduan ederrena.

Beste munduak, lurraz aldera daitezken gainerako gorputz zerutiarrak.

Beste munduetako, beste mundu bateko izakiak.

(Giza bizitzearen egoitzatzat hartua).

Mundura jaio. ik. mundura(tu).

Beste mundua, geroko bizitzearen egoitza.

Beste mundukoak.

Mundu honetako atseginak.

Deabrua, mundua eta haragia dira arimaren etsaiak.

Munduaz eta mundukoez etsitzen du.

Munduko bekatuak kentzen dituzun Jainkoaren Bildotsa.

Munduaz konturik egin gabe Jainkoaren borondateari begiratuz.

Mundu guztiak berdin dio, denek berdin diote.

mundukoi, adj. (lit.) Mundu hontako gauzetara gehiegizko zaletasuna agertzen duen pertsonaz esaten da. Ik.munduzale.

mundura, mundura(tu), munduratzen, mundura(tu)ko, da / du ad. Mundura etorri edo ekarri. ik. jaio.

1899an munduratu zen.

Efrata-ra heldu baino lehen haur-minak hartu eta seme bat mundura zuen.

munduratu, adj. mundura ad.-aren era perfektoa.

munduratzen, iz. mundura ad.-aren aditz-izena.

mundutar, iz. Munduko biztanlea.

adj. Mundu honi dagokiona. ik. mundukoi.

Grina mundutarrak.

munduzale, adj. eta iz. Mundu hontako gauzetara zaletasun handia agertzen duen pertsonaz esaten da. ik. mundukoi.

muno, iz. (dial.) Muinoa.